castellano  
   
 
 

 

URRATS Euskaltegia Koop. Elk. 1988an sortu zen, urteetako esperientzia zuten hainbat irakaske elkartu eta kooperatiba osatu zutenean. Geroztik, helduen euskalduntzea eta alfabetatzea izan dira gure eginkizun nagusiak; ez, ordea, bakarrak: gazteak, aisialdia, enpresak, eta euskal kultura ere izan ditugu langai.

URRATS Euskaltegia Donostiako Amara Berri auzoan dago, eta
bi egoitza ditu:
     
Katalina Erauso kalea, 21 - behea
Amezketarren kalea, 12 - behea
 

Bertara hurbiltzen denak euskararen ikaskuntzarako ongi hornitutako instalazioak izango ditu eskura: material didaktikoak, ikusentzunezkoak, liburutegi zerbitzua,... eta irakasle talde profesionala. Hau guztia baliatuz, euskararen irakaskuntza eta euskal kulturaren ezagutza modu natural, atsegin eta
eraginkorrean burutzea da geure helburua.

URRATS Euskaltegia Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko HABE Erakundeak homologatua da. Bestetik, ondoko erakundeetako
kide gara:

BATUZ Euskaltegi Homologatuen Federazioa
Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben Federazioa
(EIKF)
Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUA
BATZEN Donostiako Euskararen Gizarte Mugimendua
 
 
loturak | diru-laguntzak | beste zerbitzuak | 05-06 ikasturtea | nor gara
 
 
ikasblai | trebatuz | autoikaskuntza
 
 

Urrats Euskaltegia

Katalina Erauso 21, behea / Amezketa 12, behea DONOSTIA
TEL: 943 46 55 93 urrats@urrats.com