Euskararen ezagutzan eta erabilera egokian
sakondu nahi duenarentzako eskaintza berezia da.
Goi-mailako ikastaro hauetan euskararen arau gramatikalak, erabilera-gomendioak,
hizkuntza aberasteko baliabideak, idazmena egoki garatzeko teknikak,
jendaurreko mintzaldietan hizkuntzaren erabilera zuzena, itzulpengintza
eta terminologiari buruzko azalpenak, eta beste gai asko lantzen dira.
Eguneroko harremanetan edota lan-esparruan euskara
(ahoz zein idatziz) zuzen eta egoki erabili nahi duenarentzat prestatu
dugu TREBATUZ Programa.
Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edota baliokidea
den beste agiriren bat (HAEEko 3. H.E., Hezkuntzako 2. H.E., Hizkuntz
Eskolako 5. maila, ...) dutenek parte har dezakete ikastaro hauetan.